Páginas

miércoles, 11 de febrero de 2026

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna / Día Internacional de la Mujer y la Niña en la Ciencia

 

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Gaur, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatu zuen 2015. urtean. Egun honek emakumeek zientzian ibilbide profesionala garatzeko izan dituzten eta, gaur egun ere, oraindik dituzten zailtasunak agerian utzi nahi ditu, eta horrela, emakumeek zientziaren munduan parte-hartze eta ibilbide handiagoa izan dezaten lortu nahi du.

Natur Gelatik egun hau hainbat emakumek botanikaren arloan egin dituzten ekarpen garrantzitsuak ezagutaraziz ospatu nahi dugu.

 Janaki Ammal (1897-1984) 

1897an jaioa, Janaki Ammal doktorea indiako lehen botanika izan zen, eta Estatu Batuetan botanikako doktoretza lortu zuen lehen emakume indiarra. 1913an, indiako emakumeen alfabetatze-tasa ehuneko batetik beherakoa zen. 1924an iritsi zen Estatu Batuetara, eta landare-zitologia ikertu zuen Michiganeko Unibertsitatean, hainbat landare-espezietako hibridoen laborantzan. Indiako klimara egokitutako azukre-kanaberaren laboreak garatzeko erabili zuen bere esperientzia. Ingalaterrara joan zen bizitzera, Johon Innes Institutuan lan egitera, eta han Landare Landuen Atlas Kromosomikoaren egileetako bat izan zen. Royal Horticultural Society-n, koltxina erabiliz landare handiagoak azkar nola landu ikasi zuen. 

Magnolia barietate batek eta arrosa hibrido batek hartu zuten haren izena. 

Gosete batzuen ondoren, Indiara itzuli zen Lehen Ministroak eskatuta, elikagaien ekoizpena handitzeko bere jakintzak erabili zituen. Hala ere, baso-soiltzearen aurka agertu zen elikagai gehiago landatzeko ahaleginean. Bertako landereen babesaren defentzaile bihurtu zen eta arrakastaz salbatu zuen Haran Isila proiektu hidroelektriko batetik. Gaur egun parke nazionala da.

 

Helia Bravo Hollis (1901-2001) 

Helia Bravo Hollis Mexikon jaio zen 1901eko irailaren 30ean.
Medikuntza ikasteko asmoa zuen, baina dena aldatu zen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) irakasleak bere Biologia Sail sortu berrian lan egiteko deitu zionean. Heliak organismo mikroskopikoei buruzko lan bat egin zuen eta emaitzak hitzaldi batean aurkeztu zituen jende askoren aurrean.
1927an Mexikon ziurtagiria lortu zuen lehen biologoa izatera iritsi zen, eta handik bi urtera Biologia Institutuko herbarioaren arduraduna izendatu zuten.

Heliak Mexiko osoa zeharkatu zuen Mexikoko landare kaktazeoak aztertu eta sailkatzeko. 1937an bere liburua argitaratu zuenean, munduan kaktusei buruz gehien zekien pertsona zen. 160 argitalpen baino gehiagotan bere ezagutza zabaltzen jarraitu zuen, eta hainbat ikasle belaunaldi ere trebatu zituen.

Helia aitzindaria izan zen bere esparruan, eta arrakasta handiko karrera izan zuen: Mexikoko Kaktologia Elkartearen inaugurazio-presidentea izan zen, UNAMek Honoris Causa doktore izendatu zuen, eta berak sortutako lorategi botanikoak gaur egun bere izena darama, aurkitu zituen hainbat kaktazeo-espezierekin batera.

 

 Amaia Ortiz Barredo (1960- )     

Amaia Ortiz Barredo Euskal Herriko nekazaritza zientziaren giltzarria da eta horregatik omendu dute aurten Emakumea eta Neskatoa Zientzian Nazioarteko Egunean.
Biologi Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 1998an defendatu zuen doktore-tesia, azukre-erremolatxaren horizta birikoari buruzkoa. Horren ondoren, laboreen erabilera integratuan eta fitopatologian espezializatu da (landareen gaixotasunen azterketa).

Bere ibilbide profesionala Neiker-en (Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea) garatzen du, eta gaur egun Landareen Ekoizpen eta Babes Saileko buru da.
Denbora horretan I+Gko 60 proiektu baino gehiago gidatu ditu, 50 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu eta nazioarteko lau patenteren egileetako bat da landare-patogenoak diagnostikatzeko, eta horrek diagnostiko azkarragoak eta zehatzagoak egiteko aukera ematen du.
Haren lana funtsezkoa da Arabako patata bezalako labore estrategikoen osasuna bermatzeko.
Kontrol biointentsibo eta ekologikoari buruzko proiektuen buru ere bada, pestizida kimiko tradizionalen alternatiba iraunkorrak bilatuz.

2024an, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean onartu zuten, eta, hain zuzen ere, patataren laborantzaren historiari eta etorkizunari buruzko hitzaldia eman zuen.


Aurten 400 saltokik hartuko dute parte Elhuyarrek sustatutako "Otsailaren 11ko Erakusleihoak” ekimenean eta Amaia nesken artean zientzia-bokazioak sustatzea helburu duen ekimenerako hautatutako 12 zientzialarietako bat da.



11 de febrero Día Internacional de la Mujer y la Niña en la Ciencia

Hoy, 11 de febrero, se celebra el Día Internacional de la Mujer y la Niña en la Ciencia. Proclamado en 2015 por la Asamblea General de las Naciones Unidas, este día quiere visibilizar las dificultades que han tenido y todavía hoy en día las mujeres tienen para desarrollar una carrera profesional en la ciencia y así lograr una mayor participación y progreso de las mujeres en el mundo de la ciencia.

Desde Natur Gela queremos celebrar este día dando a conocer la importante labor de varias mujeres en el campo de la Botánica.

 

 Janaki Ammal (1897-1984)

Nacida en 1897, la Dra. Janaki Ammal fue la primera botánica de la India y la primera mujer india en obtener un doctorado en botánica en Estados Unidos. En 1913, la tasa de alfabetización femenina en la India era inferior al uno por ciento. Llegó a Estados Unidos en 1924 e investigó citología vegetal en la Universidad de Michigan, el cultivo de híbridos de diferentes especies vegetales. 
Utilizó su experiencia para desarrollar cultivos de caña de azúcar adaptados al clima de la India. Se mudó a Inglaterra para trabajar en el Instituto John Innes, donde fue coautora del Atlas Cromosómico de Plantas Cultivadas. En la Royal Horticultural Society, estudió cómo cultivar rápidamente plantas más grandes utilizando colchicina. 
Una variedad de magnolia y una rosa híbrida recibieron su nombre. 

Tras una serie de hambrunas, regresó a la India a petición del Primer Ministro para utilizar sus conocimientos en el aumento de la producción alimentaria. Sin embargo, se opuso a la deforestación en un esfuerzo por cultivar más alimentos. Se convirtió en defensora de la preservación de las plantas nativas y salvó con éxito el Valle Silencioso de un proyecto hidroeléctrico. Actualmente es un parque nacional.

 

Helia Bravo Hollis (1901-2001) 

Helia Bravo Hollis nació el 30 de septiembre de 1901 en México.

Pensaba estudiar Medicina. Pero todo cambió cuando su profesor de la Universidad Nacional Autónoma de México (UNAM) la llamó para trabajar en su recién creado Departamento de Biología. 


Helia realizó un trabajo sobre organismos microscópicos y presentó los resultados en una conferencia.


En 1927 llegó a ser la primera bióloga certificada en México y dos años después fue nombrada encargada del herbario del Instituto de Biología.


Helia recorrió todo México para estudiar y clasificar plantas cactáceas mexicanas. Cuando publicó su libro en 1937 era la persona que más sabía de los cactus en el mundo. Continuó divulgando su conocimiento en más de 160 publicaciones y también formó a varias generaciones de estudiantes.

Helia fue pionera en su campo y tuvo una carrera llena de éxitos: fue la presidenta inaugural de la Sociedad Mexicana de Cactología, la UNAM la designó Doctora Honoris Causa y el jardín botánico que ella fundó lleva hoy su nombre, al igual que varias especies de cactáceas que descubrió.

 

Amaia Ortiz Barredo ( 1960 - ) 


Amaia Ortiz Barredo es una figura clave de la ciencia agraria en el País Vasco y por ello es homenajeada este año en el Día Internacional de la Mujer y la Niña en la Ciencia. 

Es doctora en Ciencias Biológicas por la Universidad Pública del País Vasco (UPV) Su tesis doctoral, defendida en 1998, se centró en el amarilleo vírico de la remolacha azucarera. Tras lo que se ha especializado en el manejo integrado de cultivos y en la fitopatología (el estudio de las enfermedades de las plantas).

Su trayectoria profesional se desarrolla en Neiker, (Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario) donde actualmente ejerce como Jefa del Departamento de Producción y Protección Vegetal.

En este tiempo ha liderado más de 60 proyectos de I+D, ha publicado más de 50 artículos científicos y es coautora de cuatro patentes internacionales para el diagnóstico de patógenos vegetales, lo que permite diagnósticos más rápidos y precisos en el campo.

Su trabajo es fundamental para asegurar la salud de cultivos estratégicos como la patata alavesa. 

También lidera proyectos sobre control biointensivo y ecológico, buscando alternativas sostenibles a los pesticidas químicos tradicionales.


En el año 2024 fue admitida en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, donde su discurso de ingreso versó precisamente sobre la historia y el futuro del cultivo de la patata.

 

Este año 400 comercios de varios municipios, entre ellos Barakaldo, participan en la iniciativa “Escaparates 11 de febrero” promovida por Elhuyar y Amaia es una de las 12 científicas seleccionadas para la iniciativa que busca fomentar vocaciones científicas en niñas.