Páginas

martes, 21 de junio de 2022

Lorategiak 20 urte betetzen ditu (2002-2022)

Gaur bezalako egun batean, duela 20 urte (2002ko ekainaren 21ean), gune berde berri bat inauguratu zen hiriaren bihotzean, Barakaldoko Ramon Rubial Lorategi Botanikoa hain zuzen ere.

Angel de Diego Rica arkitektoak diseinatu zuen lorategia, egun batean mahastiak eta larreak izan ziren lurretan (1. argazkia), gozamenerako eta heziketarako gune bihurtzeko landareen berezitasunengatik. Ondorioz, urteen poderioz, Barakaldoko baliabide turistikoetako bat ere bihurtu da (2. eta 3. argazkiak).

1. argazkia. 1999ko martxoaren 10eko aireko irudia (Barakaldoko udal funtsak).

2. argazkia. 2000ko maiatzaren 23ko airetiko argazkia. Bertan, loraqtegia eraikitzen ari direla ikus daiteke (Barakaldoko udal funtsak).

3. argazkia. 2021eko ortoargazkia (GeoEuskadi bisorea).


60.000 metro koadroko espazio batean mundu osoko landareak aurki ditzakegu. 300 zuhaitz eta zuhaixka espezie baino gehiago daude, hala nola, Gingko Biloba (270 milioi urteko antzinatasunarekin) edo gure haritz arrunt preziatua. Lorategia guneka antolatuta dago: lorategi zuria, arrosetako boulevard-a, lorategi exotikoa, fruta-arbolen basoa, aintzirako lorategia (ahateak ohiko biztanleak izaten dira bertan), heskaiez eraikitako labirintoa...


Espazio publikoa da, eta paseatzen eta aldi berean ikasten goza dezakegu. 2014tik Natur Gela du (3. argazkia), herritarrei, ikastetxeei eta taldeei zuzendutako jarduera ugari eskaintzen dituena (bisita gidatuak, tailerrak, hitzaldiak...).

3. argazkia. Barakaldoko Ramón Rubial Lorategi Botanikoaren Natur Gela.

Mundu osoko landareen arteko ibilaldi atsegin batez gozatu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta hurbildu lorategira bere 8 ateetako batetik, eta gal zaitez bere bidexketan barrena. Barakaldoko erdigunean landare liluragarriak ezagutzeko aukera paregabea da.