viernes, 1 de junio de 2018

“Babestu landare bat” hezkuntza programa abiatu da Ramón Rubial Lorategi Botanikoan – Ha comenzado el programa educativo “Apadrinar una planta” en el Jardín Botánico Ramón Rubial

"Babestu landare bat", Ramon Rubial Lorategi Botanikoaren eta Natur Gelaren arteko elkarlanaren bidez, Barakaldoko eskoletako ikasleei zuzendutako ekimen bat da, natura eta espazio publikoak zaintzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko helburuarekin. Guztira 23 talde izango dira hilabete honetan zehar landatuko dutenak.

Ikasleek haziak landatu eta bere hazkuntza prozesuaren fase desberdinak ikusteko, usaintzeko, ukitzeko... aukera izango dute. Gainera, lorategiaren barruan egingo den ekimena izanik, edozein egunetan familiarekin edota lagunen artean haiek landatutakoa ikustera etorri ahalko dira.


"Apadrina una planta ", es una actividad dirigida al alumnado de las escuelas de Barakaldo con la colaboración del Jardín Botánico Ramón Rubial y Natur Gela - Aula de la Naturaleza, con el objetivo de concienciar a cerca del cuidado de la naturaleza y del espacio público. En total, participarán 23 grupos durante el mes de junio.


El alumnado tendrá la oportunidad de plantar unas semillas y ver, oler, tocar... las distintas fases de su proceso de crecimiento. Además, realizando la actividad dentro del jardín, podrán visitar su planta cuando quieran junto a sus familias y amigos/as.