viernes, 2 de marzo de 2018

Nartzisoa, udaberria hurbiltzen ari den seinalea - Narciso, la señal que anuncia la primavera

Nartzisoa Amaryllidaceae familiako landare berezi bat da. Egun hauetan lorategitik ibili bazarete, hainbat lekutan ikusi ahal izan dituzue zuhaitz eta zuhaixken azpiak koloreztatzen. Neguaren amaieran loratzen dira, udaberria heltzear dagoela. Landarea bereizgarri egiten duten tronpeta itxurako loreak dituzte, normalean horiak izaten direnak, nahiz eta batzuetan zuriak eta laranjak ere aurki ditzazkegun.

Greziar mitologian ere ezaguna da eta maitasuna gorrotatzen zuen gazte eder baten inguruan kondaira bat dago; Nartziso izena zuen mutil baten inguruan. Egun batean ninfa bat berarekin maitemindu zen, baina honek ez zion kasurik egin eta ninfa tristuraz hil egin zen. Mendekuaren jainkosa, Nemesis, berarekin haserretu eta bere burua erreka batean ikustera kondenatu zuen Nartziso. Hau, bere buruaz maitemindu zen eta hortxe geratu zen bere edertasuna begiratzen hil zen arte. Hil zen lekuan lore bat atera zen, egoismoaren sinboloa izan zena. Gaur egun, nartzisoak hasiera berri bat adierazi nahi du, garai berri baten etorrera.


El Narciso, es una planta peculiar de la familia Amaryllidaceae. Si habéis venido estos días seguro que los habéis visto llenando de color el jardín botánico. Florecen a finales de invierno antes de que llegue la primavera. Su flor tiene forma de trompeta que la hace especial. Normalmente suelen ser amarillas, aunque también puede haber blancas y naranjas.


Es muy conocida en la mitología griega y hay una leyenda sobre un joven atractivo llamado Narciso quien detestaba el amor. Una ninfa se enamoró de este joven pero Narciso la rechazó. La ninfa, apenada, murió. La diosa de la venganza, Némesis, se enfadó mucho con el joven y lo condenó a contemplarse en un arroyo. Narciso se enamoró de su belleza y se quedó contemplándose hasta que murió. Una flor floreció en el lugar donde había muerto, símbolo del egoísmo. Hoy en día, el narciso significa un nuevo comienzo, la llegada de una nueva época.